Caravanturren 10. urteurreneko zozketen oinarriak
CM GIPUZKOAk, B-20753208 zenbakidun IFK duenak eta FUNDACIÓN FICOBA, G-20816765 zenbakidun IFK duenak, CARAVANTUR AZOKAREN hamargarren edizioko zozketak antolatzen dituzte. 2026ko martxoaren 6an, 7an eta 8an izango da, Ficoban, Gipuzkoako Azoka Esparruan (Iparralde hiribidea 43, 20302 Irun).
Zozketa horiek OINARRI hauen arabera egingo dira:
- ZOZKETETAN PARTE HARTZEA:
Zozketetan parte hartzeko aukera izango dute azokak irauten duen bitartean –2026ko martxoaren 6an, 7an eta 8an– antolakuntzak emango duen QR kodearen eta estekaren bitartez bere datuekin (izena, abizenak, helbide elektronikoa, telefonoa eta herria) inprimakia betetzen duten, eta, beraz, azokara sartzen diren 18 urtetik gorako pertsona guztiek. Pertsona bakoitzeko parte-hartze bakarra onartuko da zozketan. - ZOZKETATIK KANPO:
Ezin izango dute zozketan parte hartu CM GIPUZKOA SL, SOCIEDAD VASCONGADA DE PUBLICACIONES SA eta FUNDACIÓN FICOBA erakunde antolatzaileen mendeko langileek, ezta haiek azoka egiteko azpikontratatutako enpresek ere. Zozketatik kanpo geratzen dira, halaber, CARAVANTUR 2026 azokan erakusle gisa parte hartzen duten enpresetako langileak.
Inprimakian adierazitako datuak izena ematen duen pertsonarenak izan beharko dira. Ezin izango da parte hartu izen eta telefono-zenbaki eta/edo helbide elektroniko berberarekin, eta bikoiztuta dauden datuak ezabatu egingo dira.
Parte hartu ezin duen pertsonaren bati egokituko balitzaio zozketaren saria, sari hori eskuratzeko eskubidea galduko luke. - SARIAK:
- 600€-ko baliodun deskontu-kupoia izango da, CARAVANTUR AZOKAN parte hartzen duten markek erakusketan dituzten aisialdiko ibilgailuak erostera edo alokatzera bakarrik bideratuko dena; hilabete bateko epea izango du irabazleak horretarako, 2026ko apirilaren 8ra artekoa, hain zuzen ere.
- 68 sarrera Futuroscope-rako, 4 sarrera irabazle bakoitzeko. 2026ko denboraldirako egun bateko bisita, parkea irekitzeko egutegiaren arabera eta data batzuetan murrizketa batzuekin (link)
- Jovive markako sabaiko 2 toldo, 250 × 250 cm-koak eta 200 × 250 cm-koak. 6,25m2 edo 5m2-ko itzala du. Kotoi kanbak, 280 gramokoak, PU 3000mm-ko ur babes geruzarekin. 580 g-ko PVCzko zorroa barne.
- 2 bizikleta tolesgarri.
- Autokarabana edo camper asegururako 3 kupoi.
- 10 kayak irteera Arrauningen eskutik.
- 2 moto ur gaineko ibilaldi Zumaiako Flyschean.
- Thule Spinder bizikleta-euskarria Caravan Park-en eskutik.
- IRABAZLEAK AUKERATZEA:
2026ko martxoaren 11ean, asteazkena, egingo da zozketa El Diario Vascoren instalazioetan, azoka amaitu ondoren.
Ausaz aukeratuko dira irabazleak, El Diario Vascoko barne kudeatzaile baten bidez, baldin eta datu guztiak behar bezala beteta baldin baditu. - IRABAZLEARI JAKINARAZTEA:
Antolatzaileek eurek jakinaraziko diote irabazleei zuzenean, telefonoz, sarituak izan direla, martxoaren 11tik aurrera. - ERREKLAMAZIOAK:
CM GIPUZKOA, S.L. eta FICOBA FUNDAZIOA ez dira erantzule egiten zozketetan lortutako produktuen inguruan egon daitezkeen erreklamazioengatik. - KOMUNIKABIDEETAN JAKINARAZTEA:
CM GIPUZKOA SL-k eta FUNDACIÓN FICOBA-k enpresek eskubidea izango dute komunikabideetan irabazlearen egoki irizten dizkioten datuak, argazkiak eta irudiak argitaratzeko, emititzeko eta hedatzeko, momentuan bertan zein etorkizunean, egoki iritzitako komunikazio eta publizitatean. - ATXIKIPEN FISKALA
Sariak indarrean dagoen zerga-atxikipenaren mende egongo dira. - AURREZ JASOTZEN EZ DIREN ALDERDIAK
CM GIPUZKOA SL-k eta FUNDACIÓN FICOBA-k enpresak eskumena izango du zozketa hau egiteko beharrezko irizten dizkio erabakiak hartzeko eta aldaketak egiteko, bai eta hemen jasotzen ez diren alderdi guztien inguruko erabakiak hartzeko eskumena ere.
Parte hartzeak oinarri hauetan xedatutakoa onartzea eta oinarriekiko adostasuna adieraztea dakar.









